Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa






descargar 179 Kb.
títuloAldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa
página1/5
fecha de publicación27.06.2016
tamaño179 Kb.
tipoDocumentos
l.exam-10.com > Ley > Documentos
  1   2   3   4   5







Aritz Peñagarikano

Garazi Romero

Patricia Ruiz de Gauna

Idoia Ruiz

AURKIBIDEA



  1. SARRERA……………………………………………………………….…3-10



  1. HISTORIA………………………………………………………………....10-16



  1. EGOERA ESPARRU BAKOITZEAN………………………………...…17-19



  1. ALDEKO ETA KONTRAKO JARRERAK ETA ETIKAREN PRINTZIPIOA……………………………………………….……………20-28



  1. KASUAK…………………………………………………………………...28-33



  1. LANAREN INGURUKO IRITZIA………………………………………….34



  1. BIBLIOGRAFIA………………………………………………………..…35-38




  1. SARRERA



Eutanasia eta sedazioaren inguruko lan honi ekin diogunean, beharrezkoa iruditu zaigu, egun heriotzaren inguruan dagoen ikuskera aztertzea eta hausnartzea, ondoren arazoa testuinguru sozio-sanitario batean ezartzeko.
Inguratzen gaituen gizarteak, oro har heriotza ezeztatzeko eta ezkutatzeko ohitura du, gizakiaren errealitatean zerbait arraroa izango balitz bezala. Heriotza bizi prozesuarekin zerikusia ez duen zerbait bihurtu da, errealitatean bizitzaren azken unea suposatzen duenean. Heriotzaren ideia ez da lehiakortasunarekin, gorputzaren gurtzapenarekin edo gaur egun garrantzia hartu duten beste balore batzuekin bateragarria. Gure bizitzaren denborazko kondizioaren ezeztapenak heriotza iristen den unean edo honen inguruan erabakiak hartu behar ditugunean aurrera egitea oso zaila den egoera batean egotera eramaten gaitu. Gainera, XX. mendeaz geroztik emaniko medikuntzaren aurrerakuntzak eta honi loturik doazen beste zientzien aurrerakuntzak bizitzaren luzapena edo bizi funtzioen mantenua, duela urte gutxi arte, pentsaezinak ziren mugetara iristea ahalbidetu dute. Honi, biztanleriaren zahartzea eta honek dakartzan gaixotasun kronikoak pairatzen dituzten pertsonen ugaritzeak, endekapenezkoak edo atzeraezinak diren gaixotasuna duten pertsonen kopuru handi bat egoera terminalera iristea eragiten du. Hori dela eta, gaixo asko kondizio dramatiko batzuetan bizitzera behartzen dituen egoera determinatu batzuen aurrean aurki gaitezke. Gaixo terminal hauek, hodi, makina eta entxufeetara lotuak aurkitzen dira, bai eta tratamendu kimikoetara azpiratuak, hauek askotan alferrikakoak eta ezgizatiarrak direlarik. Egoera guzti honek giza pentsamenduaren transformazio ikaragarria eragin du, heriotza duin kontzeptuaren jaiotza eman delarik. Honekin batera, zainketa aringarrien sorkuntzak ondorio ugari dituen aldaketa kontzeptual bat ekarri du: “heriotza naturalaren” kontzeptu zaharra pixkanaka “esku-hartzearen heriotza” kontzeptuaz ordezkatua izaten joan da. Honen aurrean arazo etikoak ugariak dira. Zeinek aukeratu behar du esku hartu edo ez?, zeini dagokio pertsonen bizitza edo heriotza aukeratzeko erabakiak hartzea? Galdera trinko hauen aurrean bioetika sortu da. (1)
Bioetika, bizitzari dagokionean, gizakien jokabide egoki batetarako printzipioak hornitzeaz arduratzen den etikaren adarra da. Askotan ordea, onerako edo txarrerako bada ere, edozein arazo edo dilemaren aurrean erantzunak eta irtenbideak baino, zalantzak eta galderak sortarazten dituen diziplina da. (2) Honen adibide gisa lan honetan landu eta aztertuko ditugun eutanasia eta sedazioa ditugu.
Bi kontzeptu hauetan barneratu aurretik, egungo legeriak ekintza hauen aurrean duen ikuskera aztertuko dugu. Horretarako lehenik eta behin kontzeptu bakoitza definituko dugu.
Bizitzaren azken epealdiko erabakien aurrean nahasmendu terminologikoa izugarria bada ere, eta beraz, definizio ezberdin ugari aurkitu baditugu ere honakoek eutanasia eta sedazioaren kontzeptuak nahiko argi adierazten dutela iruditu zaigu.
Eutanasia: Medikuak edota beste profesional sanitario batek buruturiko jokabidea da, modu zuzen batean gaixotasun edo lesio sendaezin bat pairatzen duen pertsonaren heriotza sorrarazten duelarik. Beti ere jakinik gaixoaren egoerak sufrimendu jasanezina sorrarazten diola eta denbora gutxira heriotza ekarriko diola. Jokabide honek modu libre eta errepikatu batean adierazitako eskakizunari erantzuten dio, eta pairamen honetatik askatzeko helburuarekin jartzen da habian, ongia egiten ahalegintzen eta bere borondatea errespetatzen. (3) (4)

Beraz, eutanasiaz soilik hitz egingo dugu, hiltzeko nahia bizitzeko nahia baino handiagoa denean, subjektu horrentzako bizitza sufrimendua besterik ez denean, eta beraz duina izateari uzten dionean.
Sedazioa: Nahita emaniko farmakoen administrazioa izango litzateke heriotza hurbil duen gaixo edo pazientearen kontzientziaren gutxitze nahiko sakona eta atzeraezina eragiteko. Sufrimendu fisiko edota psikikoa arintzea du helburu, beti ere, hau lortuko duen beste neurririk egon ezean eta gaixoaren baimen esplizitu, inplizitu edo ordezkoarekin. Sedazioan, heriotza gaixotasunaren garapenaren edo konplikazioen ondorioz emango da beti, ez dago sufrimendua arintzea helburu duen heriotza sorrarazteko intentziorik (eutanasian gertatzen den bezala). (5)

  1   2   3   4   5

Añadir el documento a tu blog o sitio web

similar:

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconAntzinako Erromako jendeak jainko asko zeudela uste zuen eta urtarrilari...

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconGoialdean rotas hitza irakur daiteke, ezkerrean goitik behera, eta...

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconLiteratura: literatur hitzordua, ipuin sormena eta kontaketa, zinea eta literatura…

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa icon1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean....

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconGrimm anaien ipuinak
«Haurrentzako eta etxeko ipuinak» liburua argitaratu zutenetik; egun ezagutzen ditugun Grimm anaien ipuin gehienak biltzen zituen...

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconProiektu kurrikularra eta programazioa

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconSurfa, beldurra eta zientzia-fikzioa

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconTodos los asesinados por eta

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconAnjel Lertxundik eta Antton Valverdek

Aldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa iconSurfa, Beldurra eta Zientzia-Fikzioa






© 2015
contactos
l.exam-10.com