Programaketa: Andreas Blick






descargar 203.6 Kb.
títuloProgramaketa: Andreas Blick
página1/3
fecha de publicación09.07.2015
tamaño203.6 Kb.
tipoPrograma
l.exam-10.com > Historia > Programa
  1   2   3
Erakusketa SAN TELMO MUSEOAn

2012ko ekainaren 30etik irailaren 30era





PRENTSA DOSSIERRA

Pantailaren botereak egunerokotasunaren esparru guztietan daude: zinema, telebista, ordenagailuak, telefono adimendunak, tabletak, zaintza pantailak… Eta gure bizitzatan geratzeko etorri dira




Aurkibidea

1.- Fitxa teknikoa 3
2.- Aurkezpena 5
3.- Erakusketako testuak 9
4.- Katalogoa eta Erakusketaren gida 12
5.- Komisarioen CV-ak 13
6.- Informazio orokorra 14

1.- FITXA TEKNIKOA
Pantaila Globala Centre de Cultura Contemporània de Barcelona (CCCB) eta San Telmo Museoaren ekoizpena da. San Telmon, ekainaren 30etik irailaren 30era bitartean izango da ikusgai, CCCBn urtarrilaren 24tik maiatzaren 28ra bitartean izan ondoren.

IDEIA ETA PROIEKTUAREN JATORRIZKO KONTZEPTUA

Gilles Lipovetsky y Jean Serroy

ERAKUSKETA
Komisarioak

Gilles Lipovetsky, Jean Serroy eta Andrés Hispano
Koordinazioa

San Telmo Museoa
Proiektu zuzendaritza

Jordi Balló
Proiektuaren koordinazioa

Miquel Nogués
Dokumentazioa eta ikusentzunezkoen ekoizpena

Joana Abrines, Sol Poloren laguntzaz; CCCB-ko Ikusentzunezko eta Multimedia saila
Ikusentzunezkoak
Izarren inperioa

Errealizazioa: Toni Curcó

Historia Pantaila

Errealizazioa: Toni Curcó

Politika Pantaila

Errealizazioa: José Antonio Soria

Kirola Pantaila

Errealizazioa: David Carabén

Montajea: Arturo Bastón

Publizitatea Pantaila

Errealizazioa: Canadá

Gehiegitasuna Pantaila

Long Live the new Flesh, 2009

Abstract Action, 2010

Hypersex, 2012

Gidoia eta errealizazioa: Nicolas Provost

Hipervelocidad, 2011

Errealizazioa: Joana Abrines

Zaintza Pantaila

Errealizazioa: Benet Román–La Chula Productions

Musika: Franck Rudow

Jokoa Pantaila

Sormen zuzendaritza: Rory Lambert

Estudioa: boolab

Ekoizpen exekutiboa: Coke Ferreiro

Sormen gainbegiratzea: Lucas Elliot

Diseinua: Nico Casavecchia

Programaketa: Andreas Blick

Modelatu eta 3D animazioa: Juan José Surace

Errealitate areagotua String eta 3D teknologiaz eta Unity teknologiaz
Erakusketaren diseinua

Olga Subirós
Erakusketaren eta hedapenerako elementuen diseinu grafikoa

David Torrents

Silvia Míguez
Aplikazio digitalaren maketazioa

Tomàs Jimènez
PLATAFORMA BIRTUALA
Zuzendaria

Juan Insúa
Koordinazioa

María Farrás Drago, Clara Bofill eta Laura Moreno-ren laguntzaz
Multimedia kudeaketa

Edgar Riu
Blogaren dinamizazioa

Lucía Calvo
Partehartzearen sustaketa

San Telmo Museoa
Plataformaren diseinu grafikoa

Luis Pérez
Ikusentzunezkoak

Raúl Arroyo

Toni Curcó

Mireia Subirana

Clara Bofill
Aholkularitza

Mara Balestrini

Mireia Subirana
Webgunearen programaketa

Isoco

http://pantallaglobal.cccb.org

2.- AURKEZPENA

2012ko ekainaren 30etik irailaren 30era San Telmo Museoak Pantaila Globala erakusketa aurkezten du. Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy-ren izen bereko liburuan oinarritua, bi egileek eta Andrés Hispanok komisariatua. Erakusketa San Telmo Museoak eta CCCB-k ekoiztua da (Centre de Cultura Contemporània de Barcelona).
Pantaila fisikoen ugaritzeak erabat aldatu du gizakien bizitza eta lana: gaur egun denbora gehiago eskaintzen zaio pantaila baten aurrean egoteari, lana, etxea edo garraioei baino. Lehen existitzen ez zen pantailak, mende bat baino gutxiago behar izan du gizaki gehiengoen ezinbesteko elementu bilakatzeko, bai esparru pertsonalean eta baita lan munduan ere. Honek guztiak pertsona askok dagoeneko menperatzen duten lengoaia berri bat sortu du, gauzen ikuspegi berri bat, kontsumitzeko beste era bat: hitz bakarrean, kultura berri bat”

Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy

Pantaila Globalaren helburua pantailaren boterearen alderdi guztiak erakustea da: sedukzioa, ikuskizuna, arketipoen eta ereduen sorkuntza, informazioa, elkarreragina, zaintza... Aurrerapen teknologikoei esker, botere horiek berritu egiten dira hasierako formatutik abiatuta, hots, zinema-pantaila handitik abiatuta, gaur egungo pantaila ugarietara iritsi arte. Pantailak nonahi eta noiznahi ditugu, eta dena ikusteko eta egiteko aukera ematen dute. Pantaila gizarte hipermodernoen ezinbesteko osagai bihurtu da.

Gaur erakusketa fisikoa inauguratuko da San Telmo Museoan, baina proiektuak badu dimentsio birtual bat ere (duela zenbait hilabete jarri zen abian, eta adierazitako museoan ere aurkeztu zen). Erakusketa horretan, parte hartzera animatu da eta animatzen da, eta bertatik erakusketa birtualera jo daiteke: osatzen ari den gune bat, erakusketaren generoak mundu birtualean dituen aukerak eta premiak ikertzeko proba-eremu bat (erakusketa fisiko ordezkaezinaren ahalmena ahaztu gabe) eta bi munduen artetik dabilen bisitari aktibo batek sor ditzakeen lotura berriak.

Erakusketa hori joan den urriaren 1ean Pantaila Globalaren plataforma birtualaren aktibazioarekin hasi zen proiektu baten bigarren fasea da. Plataforma horren lehen helburu eta erronkak honako hauek izan ziren: erakusketa-proiektuaren inkubazio-lana ezagutzera ematea, gaiari buruzko ideien, testuen eta bibliografiaren ekarpena egitea eta, batez ere, erabiltzaileen parte-hartze aktiboa lortzea. Horretarako, erakusketako komisarioen diskurtsoaren (eremuaren) kontrapuntu (kontraeremu) izango liratekeen bideoak bidali behar zituzten erabiltzaileek.

Eremuak eta kontraeremuak erakusketa presentzialaren tentsio dialektikoa sortzen dute. Alde batetik, pantailek mundu hipermodernoan duten eraginaren inguruan komisarioek duten ikuspegia, zinemagileek, bideoartistek, dokumentalistek eta, oro har, irudiaren profesionalek sortutako irudiekin ilustratutako gaikako zazpi atalen bitartez (historia, politika, kirola, publizitatea, gehiegitasuna, zaintza eta jokoa), eta, bestetik, erabiltzaileek sortutako kontraerakusketa (oraingoz 270 bideo inguru jaso ditugu). Ikus-entzunezko lanak jasotzeko deialdiak zabalik jarraitzen du aurreikusitako egoitzetan erakusketa aurkezten den bitartean. 2013an, erakusketa Monterrey-ra (Mexiko) iritsiko da.

Hirugarren fase batean, proiektuaren bilakaera kontzeptuala eta formala erregistratzeko artxibo baten sorkuntzarekin eta laguntzaile eta sortzaile guztien ekarpenekin jarraituko du Pantaila Globala erakusketak.


ERAKUSKETA PRESENTZIALAREN EGITURA

Bisitariak 150 metroko zerrenda moduko pantaila handi bat aurkituko du San Telmon. Pantaila horretan, komisarioek proposatutako diskurtsoari jarraitu ahal izango dio. Gelak goitik behera zeharkatzen dituen ikus-entzunezko strip bat dela esan daiteke. Pantaila luze horren aurrean, kontraeremua dago, hots, erabiltzaileen ikus-entzunezko erantzuna.

  • IZARREN INPERIOA

A

tariko moduko eremu horrek zinemaren aurreko bi pantailarekin konektatzen gaitu, hots, Kapera Sixtinoarekin eta planetarioarekin, eta zeru izartsuak ekartzen ditu gogora, zinemako izarren metafora gisa. Eremu horrek, aurpegi horietatik abiatuta, telebistako izarretatik igaroarazi eta youtubeko ego-star izenekoetara eta baliabide digital berrietara eramaten gaitu.


  • ERAKUSKETAKO KOMISARIOEK PROPOSATUTAKO EREMUA

  1. HISTORIA PANTAILA

A

tal horren helburua honako hau da:
gure imaginarioa mundu modernoko arketipo bihurtu diren hainbat gertakari historikoren irudien arabera egituratuta dagoela, eta telebistako, zinemako eta interneteko irudi horiek adierazitako gertakarietan eta historiaz dugun ikuspegian eragina izan dutela ulertzea.


  1. POLITIKA PANTAILA

Ikus dezakegunez, pantailak diskurtso politikoaren zerbitzura jarri dira: lehenik eta behin, zinema, dogma ideologiko bat ezartzeko helburuarekin, erregimen totalitarioetan bereziki; ondoren, telebistarekin komunikazio politikoaren eredua zabaltzen da, eta publizitate-teknikak erabiltzen dira: produktu bat saltzea da helburua.

  1. KIROLA PANTAILA

Pantailaren kultura, zalantzarik gabe, kirolean da bereziki nabarmena. Kirola era zinematografikoan agertzen zaigu dagoeneko, eta ikuskizun globalizatu bihurtu da azkenean. Halaber, bizitza sozialaren metafora bihurtu da, eta pantailek munduari eskaintzen dioten ikuspegi-eredu bat ekarri du.

  1. PUBLIZITATEA PANTAILA

Pantailak, halaber, merkatuaren zerbitzura jarri dira. Ildo horretan, arketipo berriak sortu, bizitza onaren ideal bat zabaldu eta kontsumoaren zibilizazioa sortzen lagundu dute. Publizitatea masa-produkzio eta masa-kontsumoko mende baten adierazpen pribilegiatua izan da. Atal hau lagungarria izango zaigu publizitatearen barne-gramatika eta gainerako pantailetan izan duen eragina ulertzeko.

  1. GEHIETASUNA PANTAILA

Pantaila, hipermodernotasunaren garaian gauza guztiekin gertatzen den bezalaxe, gero eta urrunago doa, mugak gaindituz, inoiz nahikoa ez den ugaltze esponentzial batean. Irudia, beraz, gehiegizko irudi bihurtu da, gero eta bortitzagoa gaiei (sexua, indarkeria, abiadura eta abar) zein formei (planoen ugalketa, muntaketa-erritmoa, soinu-bandaren saturazioa eta abar) dagokienez.

  1. ZAINTZA PANTAILA

Pantaila berrien fenomenorik ikusgarrienetako bat arazorik funtsezkoenak planteatzen dituenetako bat da: bideozaintza-sistemen, hegazkin espioien, GPSen, google map izenekoen, gorputz-eskanerren eta abarren ugaritasunak herritarren askatasun publiko eta pribatuak mehatxatzen ditu. Gaur egun, jendeari argazki asko ateratzen zaizkio, jendea askotan filmatzen da, eta zaintzapean egoten da beti. Gainera, segurtasunagatik eta helburu politikoekin ez ezik, merkataritza-helburuekin ere egiten da hori.


  1. JOKOA PANTAILA

Pantaila-kategoria horrek ikuspegi berria planteatzen du: dibertsioaren eta ikuskizunaren ikuspegia. Ildo horretan, mundu errealarekin batera, plazerra nagusi den beste mundu bat sortzen du. Erreala dirudien baina fikziozkoa den mundu horretan sartzean, bere burua bitan banatzera irits daiteke jokalaria, eta beste bizitza paralelo bat bizi dezake. Kasu horretan, gaia ez da ikus-entzunezko lan gisa aurkezten, errealitate hedatuko instalazio baten bitartez baizik. Instalazio horri esker, errealitate fisikoaren eta bideojokoen pantailetatik sortutako errealitate birtual berriaren arteko elkarreragina (eta nahastea) sentitu ahal izango du bisitariak.



  • KONTRAEREMUA

Parte-hartzaileek Pantaila Globalaren plataforma birtualaren web-orritik bidaltzen dituzten ikus-entzunezko lanez osatuta dago kontraeremua. Lan horiek erakusketa presentzialean txertatzen dira.
Parte-hartzea sustatzeko eta saritzeko, lehiaketa bat jarri da abian. Lehiaketa horretan, kontraeremurako jasotako bideo guztiek hartuko dute parte (kontraeremua abian jarri zenetik –2011ko urritik– datorren irailaren 5era arte jasotakoek, hain zuzen ere).
PANTAILA GLOBALA DONOSTIAN” LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte hartzen duten bideoekin lortu ahal izango diren sariak Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako sarrerak izango dira (Zinemaldiaren 60. edizioa izango da aurten, 2012ko irailaren 21etik 29ra bitarte). Sariak honela banatuko dira:


  • 1. saria, bideorik onenarentzat: Zinemaldiko saioetarako 10 tiketeko bonu bat; tiketek nahi diren saioetara joateko balioko dute, galak salbuetsita.

  • 7 sari, pantaila mota bakoitzeko bat: 2 sarrera Kursaal Auditorioan sail ofizialeko filmen bat ikusteko (hasierako, amaierako eta Donostia Sariko ekitaldiak salbuetsita).


Deialdian, mundu osoko pertsona fisiko adindun guztiek hartu ahal izango dute parte, nazionalitatea edozein izanik ere.
Bideoak aurkezteko azken eguna: 2012ko irailaren 5a

Lehiaketan parte hartzeko IRIZPIDEAK


Komisarioek Pantaila Globala erakusketan planteatzen dituzten galderei emandako ikus-entzunezko erantzun bat izan behar dute plataforma birtualean aurkeztutako bideoek.

Bideoek sinatuta egon beharko dute. Bideoak aurkezten dituen pertsonak egilea edo, adingabeen kasuan, legezko ordezkaria izan beharko du (ikus parte hartzeko oinarriak eta datuak babesteko politika).

Ikus-entzunezko lanek 2 minutuko iraupena izango dute gehienez ere, eta pantailak gaur egungo munduan duen ahalmenari buruzkoak izango dira. Gainera, proiektuan zehaztutako pantaila-kategorietakoren batean sartuko dira:

  • Historia pantaila

  • Politika pantaila

  • Kirola pantaila

  • Publizitatea pantaila

  • Gehiegitasuna pantaila

  • Zaintza pantaila

  • Jokoa pantaila.


Marka, produktu edo elkarteren batentzat publizitatea egiteko asmo nabarmenarekin egindako bideoak ez dira onartuko.

Pertsona guztiek intimitaterako eta norberaren irudirako duten eskubidea errespetatu beharko dute bideo guztiek, ohorerako, pertsonaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoari jarraiki.

Irizpide horiek betetzen ez dituen ezein bideo ez da deialdian onartuko, eta ez da erakusgai jarriko erakusketa fisikoan eta plataforma birtualean (http://pantallaglobal.cccb.org)
  1   2   3

Añadir el documento a tu blog o sitio web

similar:

Programaketa: Andreas Blick icon61l armando, Jonathan, Andreas y Alexis

Programaketa: Andreas Blick icon"lou andreas salome"(1861 1937)






© 2015
contactos
l.exam-10.com