Programazioa






descargar 31.05 Kb.
títuloProgramazioa
fecha de publicación19.06.2016
tamaño31.05 Kb.
tipoPrograma
l.exam-10.com > Historia > Programa






ARTELEKUK Y DONOSTIA KULTURAK ZIKLOA ETA LANTEGIA ESKAINI DIOTE

JØRGEN LETH ZINEGILE DANIARRARI
Maiatzaren 7tik 11ra bitartean Jørgen Leth zinegile daniarrari buruzko zikloa eta lantegia eskainiko dira aldi berean. Zinegilea aste osoan izango da Donostian. Antzoki Zaharrean egingo diren 5 saioetan, haren lan nabarmenenetako 7 ikusi ahal izango dira. Artelekun, berriz, Leth eta bere kameralari ohikoa, Dan Holmberg, lantegian arituko dira, Collapsible Fictions, Olatz Gonzalez, Iñaki Imaz eta Asier Mendizabalek koordinatuta.

JØRGEN LETH
1937an Aarhusen (Danimarka) jaioa, Jørgen Leth zinema zuzendaria, poeta, kazetaria eta kirol berriemailea da (besteak beste, urte asko daramatza Frantziako Tourra telebistarako komentatzen). Dokumentalak eta poesia egiten berdintsu aritua, hirurogeiko urteetan funtsezko irudi bilakatu zen bere herrialdean sortutako dokumental esperimental berriaren mugimenduan, eta Danimarkako garaiko poesia modernistan ere garrantzi handia hartu zuen. Harrezkero 40 pelikula baino gehiago zuzendu izan ditu, dokumentalaren arloan batik bat. Zinemagintzan egin dituen lan ugarien artetik, ziklo honetan proiektatuko diren pelikulez gain, nabarmentzekoak dira: Life in Denmark / Livet i Danmark (1972), Good and Evil / Det gode og det onde (1975), 66 Scenes from America / 66 scener fra America (1982) edo Moments of Play / Det legendemenneske (1986). Gainera, kirol dokumentalaren arloan gailendu izan da lan hauekin: Stars and Watercarriers / Stjernerne og vandbærerne (1974), 1973ko Italiako Giroari buruzkoa, edo Michael Laudrup: A Football Player / Michael Laudrup: En fodboldspiller (1993). 1991z geroztik Haitin bizi da.

PROGRAMAZIOA
maiatzak 7 Motion Picture

Pelota

maiatzak 8 Notes on love / Notater om kærligheden

maiatzak 9 Notebook from China / Notater fra Kina

maiatzak 10 Haiti Express / Udenrigskorrespondenten

maiatzak 11 The Perfect Human / Det perfekte menneske

Cinco condiciones
Antzoki Zaharra.

Sarrera: 3’60 €.

Ziklorako abonoa: 9 €.

Motion Picture (1970). Ole John, Jørgen Leth. 20 min.

Pelikula esperimentala, Torben Ulrich tenislari daniarrarekin (baina ez berari buruz) egina. Mugimenduari buruzko pelikula da funtsean, irudiari, soinuari eta sinkroniari buruzkoa, eta “adibidetzat” bakarrik hartzen ditu Ulrich eta haren entrenamenduak.


Pelota (1983). Jørgen Leth. 47 min.

Lethen lan ezagunenetakoa euskal pilotari buruz egin zuen dokumentala da. Retegi II, Atano III eta beste pilotari batzuk dira bertan protagonista, Euskadiko edozein kaletan pilotan aritzen den jendearekin batera. Danimarkako zinemagilea liluratu utzi zuen kirolaren inguruko dokumentala, melankolia sentsazioa eragin eta oroitzapenak dakartzana.
Notes on Love / Notater om kærligheden (1989). Jørgen Leth. 90 min.

Lethek bizi izandako krisialdi batean zuzendu zuen pelikula hau; izan ere, horren erakusgarri dugu bertan sumatzen den tonu goibela, eta hain pertsonala. Errealizadorearen ahotsarekin hasten da guztia, “nazka” hitzarekin, ispilura begira, bizarra mozten ari den bitartean. Blokeatuta dagoen idazlea, etxeetako fatxadak, emakume bat eta haren alaba Nikaraguan, zalantzak, ukitzearen garrantzia, maitasunaren benetako izaera, Malinowski antropologo poloniarraren aztarnak (Lethen lanaren eragin iturri etengabea), Trobriand uharteak eta zigarrotxo batzuk.
Notebook from China / Notater fra Kina (1987). Jørgen Leth. 79 min.

1984an, Jørgen Lethek, bere operadore Dan Holmbergek eta Niels Torp soinu teknikariak bidaia bati ekin zioten trenez, eta 6.000 kilometro zeharkatu zituzten Txinatik. Hauxe da abentura horren emaitza: filmatutako egunerokoa, pertsona batzuekin, paisaiekin, zeharo desberdina zen errealitatearekin eta herrialde zabal harekin izan zuten elkarraldia kontatzen dizkiguten bidai oharrak. “Oharrak hartzen ditut, ikusten dudana gogoratu nahi dudalako. Txinako zigarrotxo bat erretzen ari naiz eta bidaian nabil Txinatik tren baten barruan”.
Haiti Express / Udenrigskorrespondenten (1983). Jørgen Leth. 93 min.

Alex Hansen krisialdi bat jasaten ari den gerrako korrespontsala da. Erabat blokeatuta eta zer egin ez dakiela, Salvadorretik alde egingo du –bertako gerra zibilaren berri ematen ari denean- eta Haitira joango da. Bertan, Danimarkako emakume batez maitemintzen da. Emakumea desagertzen denean, Baby Doci elkarrizketa egin beharrean -pentsatuta zuen bezala- haren bila hasiko da sentsualtasun handiko uharte liluragarri batetik, eta leku hori bihurtuko da pelikularen protagonista nagusi.
The Perfect Human / Det perfekte menneske (1968). Jørgen Leth. 13 min.

Bikote bat gela zuri batean. “Gizaki perfektuak” bere aurpegia ukitzen du, azkazalak mozten ditu, biluztu egiten da, eta arin-arin saltoka eta musikarik gabe dantzan aritzen da…
The Five Obstructions (De fem benspænd, 2003). Jørgen Leth, Lars von Trier. 90 min.

The Perfect Human / Det perfekte menneske (1968) pelikularekin liluratuta, hogeita hamar urte geroago Lars von Trierrek lan horren bost bertsio edo remake egitea proposatu zion Jørgen Lethi, baina beste hainbat baldintza planteatu zizkion istorioaren bariazioetako bakoitza filmatzeko aukerak mugatzeko. Hauxe da emaitza, genero dokumentalaren eta zinemagintzaren konbentzioei buruz gogoeta egiten duen esperimentu zoragarria.
COLLAPSIBLE FICTIONS
Arteleku.

Maitzak 7-11.
Tailerra astebeteko lanaldi moduan planteatu da, bai Jørgen Lethekin bai Dan Holmberg-ekin batera –ohizko kamera haren filmetan–; bertan aukeratutako pertsonak haren metodologiaz eta haren lanak bultzatzen dituzten ideia eta estrategia estetikoen inguruan solastatuko dira. Hasieran gogoeta-tailer moduan pentsatua, Dan Holmbergen presentziak elkarrizketak zabaldutako arazoetatik sortzen diren ariketa praktikoak egiteko aukera emango du. Lan-testuinguru aldekoa sortu nahi da, eztabaida hitzetik haratago eramateko beharra sortu dadin, hartara ekintza edo prozesuak, hasiera batean zinematografikoak, abian jar daitezen, nahitaez amaiera-lan batean zertan gauzaturik gabe. Eztabaidan behin eta berriz sortzen diren auziak berreskuratu nahi dira gauzatzeko orduan, ekintzara pasatzeko orduan zein modutan zehazten diren ikusteko.


Tailerrak irauten duen bitartean gonbidatuek gaiak aurkeztuko dituzte, material dokumentalez lagunduak, eta horiek bertaratutakoen arteko eztabaidara zabalduko dira; eztabaida oinarri batean sustengatzen da (eta beraz hark baldintzatzen du): esandakoak ekintza zinematografiko batean amai dezakeela. Hartara, hitzak eta ekintzak elkar interpelatzen dute eta elkarren epaiaren mendean jartzen dira.

ARTELEKU Y DONOSTIA KULTURA DEDICAN UN CICLO Y UN TALLER AL

CINEASTA DANÉS JØRGEN LETH
Entre el 7 y el 11 de mayo se celebrarán simultáneamente un ciclo y un taller centrados en la figura del director de cine danés Jørgen Leth, que estará toda la semana en San Sebastián. En el Teatro Principal se desarrollarán 5 sesiones en las que podrán verse 7 de sus trabajos más destacados. En Arteleku Leth y su cámara habitual, Dan Holmberg, protagonizarán un taller, Collapsible Fictions, coordinado por Olatz González, Iñaki Imaz y Asier Mendizabal.

JØRGEN LETH
Nacido en 1937 en Aarhus (Dinamarca), Jørgen Leth es director de cine, poeta, periodista y comentarista deportivo (lleva muchos años comentando el Tour de Francia para la televisión, por ejemplo). Documentalista y poeta a partes iguales, en los años sesenta se convirtió en una figura clave dentro del movimiento del nuevo documental experimental que surgió en su país, al tiempo que era una de las voces más importantes de la poesía modernista danesa de la época. Ha dirigido más de 40 películas desde entonces, centrado básicamente en el terreno del documental. Dentro de su amplia producción pueden destacarse, aparte de los que se proyectan en este ciclo, títulos como Life in Denmark / Livet i Danmark (1972), Good and Evil / Det gode og det onde (1975), 66 Scenes from America / 66 scener fra America (1982) o Moments of Play / Det legendemenneske (1986). También ha destacado en el terreno del documental deportivo, con títulos como Stars and Watercarriers / Stjernerne og vandbærerne (1974), sobre el Giro de Italia de 1973, o Michael Laudrup: A Football Player / Michael Laudrup: En fodboldspiller (1993). Desde 1991 vive en Haití.

PROGRAMACIÓN
maiatzak 7 mayo Motion Picture

Pelota

maiatzak 8 mayo Notes on love / Notater om kærligheden

maiatzak 9 mayo Notebook from China / Notater fra Kina

maiatzak 10 mayo Haiti Express / Udenrigskorrespondenten

maiatzak 11 mayo The Perfect Human / Det perfekte menneske

Cinco condiciones
Teatro Principal.

Todas las sesiones comenzarán a las 20’15 horas.

Entrada: 3’60 €.

Abono ciclo: 9 €.

Motion Picture (1970). Ole John, Jørgen Leth. 20 min.

Película experimental con (y no sobre) el tenista danés Torben Ulrich. Esta es básicamente una película sobre movimiento, sobre la imagen, el sonido y su sincronía, que toma a Ulrich y sus entrenamientos sólo como “ejemplo”.


Pelota (1983). Jørgen Leth. 47 min.

Uno de los trabajos más conocidos de Leth es este documental que realizó sobre el mundo de la pelota vasca. Retegui II, Atano III y otros pelotaris comparten protagonismo con las personas que juegan en cualquier calle de Euskadi. Una aproximación melancólica y evocadora a un deporte que fascinó al realizador danés.
Notes on Love / Notater om kærligheden (1989). Jørgen Leth. 90 min.

Leth dirigió esta película durante una crisis vital, lo cual queda de manifiesto en su tono tan sombrío, sin duda tan personal. Todo comienza con la voz del propio realizador, con la palabra “repugnancia”, con su mirada en el espejo mientras se afeita. Un escritor bloqueado, las fachadas de las casas, una mujer y su hija en Nicaragua, indecisiones, la importancia de tocar, la verdadera naturaleza del amor, las huellas del antropólogo polaco Malinowski (influencia continua en la obra de Leth), las islas Trobriand y unos cigarrillos.
Notebook from China / Notater fra Kina (1987). Jørgen Leth. 79 min.

En 1984 Jørgen Leth, su operador Dan Holmberg y el sonidista Niels Torp emprenden un viaje en tren de 6.000 kilómetros a lo largo de China. El resultado de esta aventura es un diario filmado, unas notas de viaje que narran su encuentro con determinadas personas, con los paisajes, con una realidad completamente diferente, con un país inabarcable. “Tomo notas porque quiero recordar lo que he visto. Estoy fumando un cigarrillo chino y viajo a bordo de un tren en China”.
Haiti Express / Udenrigskorrespondenten (1983). Jørgen Leth. 93 min.

Alex Hansen es un corresponsal de guerra en crisis. Completamente bloqueado y sin saber qué hacer, abandona El Salvador, donde está cubriendo la guerra civil, y viaja a Haití, donde se enamora de una mujer danesa. Cuando ella desaparece, en lugar de entrevistar a Baby Doc, como tenía previsto, comienza a buscarla por una isla sensual y fascinante que se convierte en la protagonista absoluta de la película.
The Perfect Human / Det perfekte menneske (1968). Jørgen Leth. 13 min.

Una pareja en una habitación blanca. El “ser humano perfecto” se toca la cara, se corta las uñas, se desnuda, salta con ligereza, baila sin música…
Cinco condiciones (The Five Obstructions / De fem benspænd, 2003). Jørgen Leth, Lars von Trier. 90 min.

Fascinado por The Perfect Human / Det perfekte menneske (1968), Lars von Trier le propone a Jørgen Leth treinta años después que realice cinco versiones o remakes del mismo, pero planteándole otras tantas condiciones que limiten las posibilidades de rodar cada una de las variaciones de la historia. El resultado es un apasionante experimento que reflexiona sobre las convenciones del género documental y la creación cinematográfica.
COLLAPSIBLE FICTIONS
Arteleku.

7-11 mayo.
El taller se plantea como una semana de trabajo con Jørgen Leth y Dan Holmberg –cámara habitual en sus películas–, en la cual las personas seleccionadas conversarán sobre su metodología y sobre las ideas y estrategias estéticas que impulsan sus trabajos. Inicialmente concebido como un taller reflexivo, la presencia de Dan Holmberg abre la posibilidad de realizar ejercicios prácticos que nazcan de las problemáticas abiertas por el diálogo. Se pretende crear el contexto de trabajo propicio para que surja la necesidad de llevar el debate más allá de la palabra, de modo que se pongan en marcha acciones o procesos, en principio cinematográficos, que no necesariamente tengan que materializarse en un trabajo final. Se trata de rescatar aquellas cuestiones que se vuelvan recurrentes durante el debate para ver de qué manera se concretan en el momento de llevarse a cabo, de pasar a la acción.


A lo largo del taller, los invitados expondrán los temas acompañados de material documental y estos se abrirán al debate entre los presentes; un debate sustentado sobre la base (y por tanto condicionado por ella) de que lo dicho puede desembocar en una acción cinematográfica. De esta manera, palabra y acción se interpelan y se someten a un juicio mutuo.







Konstituzio plaza, 1

tel. 943.48.11.50 faxa 943.48.11.89

20003 donostia • san sebastián



Añadir el documento a tu blog o sitio web

similar:

Programazioa iconProgramazioa

Programazioa iconProgramazioa programación

Programazioa iconProiektu kurrikularra eta programazioa






© 2015
contactos
l.exam-10.com