1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean?






descargar 48.88 Kb.
título1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean?
fecha de publicación29.06.2016
tamaño48.88 Kb.
tipoDocumentos
l.exam-10.com > Biología > Documentos
OSTERATXOA

1


1.AHOTSA: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean?

2.AHOTSA: Norbait izan bagara.

3.AHOTSA: Gauari iheska gabizenak gara.

1.AHOTSA: Artzain-makila haizearen larrosaren truke.

3.AHOTSA: Otsoa zigalaren truke

1.AHOTSA: Haritzik garaiena untzirik txikienaren truke

2. AHOTSA: Zertarako trukatu?

1.AHOTSA: Irudimena aldarrikatzeko

3.AHOTSA: Irudimena aldarrikatzeko.

2. AHOTSA: Irudimena aldarrikatzeko

1. AHOTSA: gau ilunean itsasoratu ginen, beldurra nagusi genuela. Portua utzi eta ate ikarati bat zeharkatu genuen eta haizeak atea gogor astintzen zuen bakoitzeko diosalak aditzen genituen: agur, agur, agur…

2.AHOTSA: Jakin bagenekien ontziolak ostontzen zituen iluntasun hartan, iluntasunak gilak, proak, arimak eta ostantzeko guztiak ostontzen zituen une hartan bertan, gure munduaren ifrentzuan zitekeen eta argirik dizdiratsuenak pertsonak samurtzen zituela

3.AHOTSA: Inor izateko ustean itsasoratu ginen

2
MIKEL: ( Harro baino harroago) Nahikoa metafora, asperraraziko zaituztet, bestela. Zertarako pertsonen egitekoak ulertarazi ezin dituzten metaforak? Luzaroan jardungo nintzaizueke udaletako bakarrizketa amaigabeez, zinegotzi balakari berbalapikoez, burgumaisuen berbajoko ulertezinez… baina, ez zaituztet aspertu gura.

GABRIEL: Aspertzen hasiak gara ba!
Mikel: Natorren harira, orduan
GABRIEL: Denbora joan doa, Mikel.
Mikel: Udaletakoon denbora eta zuena, ostantzeko pertsona, ez dira bat, ezberdinak dira
GABRIEL: banengoen ba ni. Honek ez du batere zerikusirik mundutarrokin
Mikel: zer diozu?
GABRIEL: zereko zera
Mikel: Ezer ez esateko esatea ezetan ez aritzea da.
GABRIEL: Ezeri buruz ezer ez dionak ezerezean itotzeko arriskua du.

Mikel: Isilik egon hadi eta atara txakolia! Eta entzun entzun: “ aurrerabidea, berton sustraitzeko iritsi da gure herrira eta bere esker ona adierazteko asmakizun itzel baten berri emango digu…”

GABRIEL: Hi Mikel, hau ez duk Pariseko zientzia azokaren inaugurazioa txo!
Mikel: Ez diat bere burua hik beste gutxiesten duenik Gabriel
Gabriel: Utzi lerdokeriak eta hasi gaitezan!


GABRIEL: Ea ba!
Mikel: tira
Gabriel: hasi
Mikel: Bai, bai
Gabriel: Hasiko haiz?
Mikel: ( isilunea)
Gabriel: Zer?
Mikel: Bada izarrik zeruan?
GABRIEL: Eta ez balego?
Mikel: Izarrei buruzko aipuarekin hasi behar diat-eta…
Gabriel: Eta? Horren garrantzia da?
Mikel: Izango ez da ba!! Zelan esango diat zerua izarratu dagoela lainotuta badago? Ni ez nauk gezurtia.
Gabriel: Esakera baino ez duk.
Mikel: Esakera edo ez, nik ez diat gezurrik esan gura.
Gabriel: Gezurtxo batek ez dio inori kalterik egiten
Mikel: Ezta pentsatu ere! Nik ez diat gezurrik niminoena esango.
Gabriel: Zakurraren putza, Mikel. Hiru ordutik gora dituk hire berbaldi puta hau hasi duanetik, mundu guztia nire kontura mozkor mozkor zagok
Mikel: Heurekoi hutsa haiz Gabriel
Gabriel: Esan egik gura duana
Mikel: Ba esaten hasiz gero, zekena, diruzalea eta lausengari nazkagarria deituko hindudake, baina ez diat egingo. Hori bai, eskertxarrekoa haizela esanda isilduko nauk.
Gabriel: Ni eskertxarrekoa! Eskertxarrekoa ni? Taberna zuen mesedetara utzi eta eskertxarrekoa naizela diostak?
Mikel: Bai, eskertxarrekoa haiz, taberna gure mesedetara utzi arren orain heure erabakiz zarratu gura dualako
Gabriel: Holakorik
Mikel: Ez holakorik ez halakorik
Gabriel: Irratia neuk erosi nuen, nik neuk!
Mikel: Beraz hasierako hire eskuzabaltasuna amarru hutsa izan da
Gabriel: Ez horixe!
Mikel: Okerra haiz gero Gabriel
Gabriel: Batere arrazoirik gabe haserratuko haiz

Mikel: Arrazoi barik?! Banoa!

Gabriel: Hago
Mikel: Ezta pentsatu ere
Gabriel: Barkatu egidak, ez nian mindu gura.
Mikel: Hara Gabriel, ni ez nau inork alkate hautatu, inork ez du nire alde ezelango hauteskundeetan bozkatu, baina egunerokotasunean, zuen ohiko agurretan, zuen begiradetan, zuen keinuetan… alkatetzat naukazuela suma dezaket. Inork ez dit “ egunon alkate jauna” agurtzen, baina isilean, zuen barru barruetan, zuen kolkorako, “ Mikel, hi haiz gure alkate” diozuela dakit. Herri bat esaten direnek eta isilpean gordetzen direnek osatzen baitute.

Gabriel: Hori duk hori benetako alkate baten berbakera. Bejondeiala!

Mikel: Eskerrik asko Gabriel, eskerrik asko.
Gabriel: Ekiok ba, lehen etendako berbaldiari
Mikel: Tira ba,… zera, izarrik ote dagoen galdetuta eten dudala uste dut. Badago izarrik?
Gabriel: Bat bakarra ere ez
Mikel: Lehen ere esan diat, ezin diat gezurrik esan.
Gabriel: Politikaria izan gura duk gezurrik esan barik?
Mikel: Zer esan gura didak
Gabriel: Ezer ez, segi.
Mikel: Tira ba… gaurkoa halako gau batez, Marie Curiek, eskuartean harri bat zerabilela, honela esan zion bere senarrari: Pedro, erdu eta begiratuizu hau harriau, gogor baino gogorrago dago”, orduan konturatu zen harria harri zela eta harriaren barruan uranioa hegoala eta uranioa materia sano misteriotsua zela, polonioa bezain misteriotsua gutxienez, nahiz eta Marie bera poloniarra izan, polonioa ez baitzitzaion ezaguna. Eta zein zerikusia du honek gu hemen bildu izanarekin? Ba, itzela, orain azalduko dizuedanez. Joan den mendean, Bolonian, Guglielmo Marconi eta Popov eztabaida bizian ari ziren gure mendea goitik behera aldaraziko zuen asmakizuna zela eta ez zela. Ezin zuten elkar ulertu noski, Popov errusiarra baitzen eta Marconi ez. Eta gaur, berrogeita hamar urte geroago, Utopia deritzon taberna zulo honetan bilduta gaude, Thomas Morok esan legez,…


Gabriel: Hi Mikel, nekatzen ez, seko aspertzen ari gaituk gizona!
Mikel: Protokoloa, protokoloa duk
Gabriel: Irrati bat piztu behar diagu, ez legebiltzarra inauguratu
Mikel: Protokoloa protokoloa duk
Gabriel: Ze protokolo eta ze protokoloondo. Izorrai!
Mikel: Izorra hadi heu. Berba egiten ere ez didak utzi-eta! Zergatik gonbidatu ninduten? Alkatea naizelako, ezta? Ba alkate eta udaleko agintarioi dagokigu gaurkoa bezalako ekitaldietan protokoloa betetzen dela ziurtatzea. Baina horrek hiri bost, ezta?
Gabriel: Jainkoarren, ekitaldi inaugurazio edo dena delako hau amaitzea, besterik ez diat nahi, behingoan amaitzea, besterik ez.
Mikel: Etzak jauna iraindu
Gabriel: Zer diok?
Mikel: Bazakiagu jakin ateoa haizela, beraz etzak jainkoa aipatu ere egin, barazkijalearen platerean okela gordina ematen dik-eta.
Gabriel: Egingo dugu aurrera, arren?

Mikel: Uler nazaan egiten diat, hire hobebearrez.
Gabriel: Hiru ordu dira hi ulertu guran gabiltzala
Mikel: baina..
Gabriel: Emaiok hasiera ekitaldiari eta kitto!
Mikel: Ez duk esan dudanetik tutik ulertu
Gabriel: eta zer ulertu behar diat?! Berbaz hasi eta ez duk zentzuzko ezer esaten, galdu egiten haiz, pertsona, gertakari, urte, sasoi eta enparauak nahasten dituk… ez zagok ulertuko hauen amaren semerik
Mikel: Ulertu diat, ulertu diat
Gabriel: hara Mikel…
Mikel: Ulertu diat, bati, ez didak ezer azaldu behar, bazekiat zein tabernatan maite nauten eta zeintzuetan ez…
Gabriel: Herriko taberna bakarra duk-eta!
Mikel: Bai eta berton arrotz
Gabriel: Erresumindu hutsa haiz
Mikel: Ez nau inor maite
Gabriel: ( Lagunkoi) Tira Mikel, ez duk horrenbesterako, baina batzuetan ez neurria galtzen duk eta…

Mikel: ( isilunea)
Gabriel: Amaigabeko berbaldiak maite ditiagu baina maiteago genizkiake arean laburxeagoak…
Mikel: ( Isilunea)
Gabriel: Gora bihotzak Mikel
Mikel: Hasperena
Gabriel: Ea Mikel, erakutsiguk zenbat dakiken, erakutsiguk
Mikel: ( gogo handi barik)
Gabriel: Minduta hago, ezta?
Mikel: ( Isilunea)
Gabriel: Minduta hago, baina hire etorria beti bezain oparo zagok, bizipozez betea, osasuntsu…
Mikel: (Isilune ikaragarria)
Gabriel: Tira Mikel, amaitu ezak lehen hasitakoa
Mikel: ( Isilunea)
Gabriel: Ekiok
Mikel: Ekingo zioat, baina baldintza bakarrarekin.
Gabriel: Gura dukena
Mikel: Inork ez du nire berbaldia etengo
Gabriel: Konforme
Mikel: Eta inork ez dit barrerik egino
Gabriel: Ez noski
Mikel: Eta… maitatua izan nahi dut.
Gabriel: Eta zelan demontre lortuko diagu?
Mikel: Ez zakiat, agian, ahalegintxoa eginda?
Gabriel: Isildu hadi eta ekiok
MIKEL:Bien...henos aquí, reunidos en esta noche en que los montes han callado, los animales duermen y las personas sueñan; montes, animales y personas han alcanzado la inocencia por que sueñan; nosotros labradores y pastores echados al mar del deseo de ser alguien, en esta noche digo, iniciaremos nuestro sueño más preciado, si, como lo oyen, dejar de ser una isla y abrirnos al mundo, dejar de ser una aldea y estar a la altura de...otras aldeas, llamadas metrópolis, para huir, si como lo oyen, huir de lo que somos por que soñamos, por esto en esta noche descubriremos el la máquina del tiempo, la máquina que atrapa el sonido de la luz y de la sombra, la sorprendente y única posibilidad de navegar en el aire: la radio...
3

VOZ DE LOCUTOR: Los hombres abandonan el puerto camuflados en devotos de la Virgen del Carmen, el viento en la vela, la respiración agitada, los rostros tensos...solo los cantos se escuchan solo la Virgen les mira, como solo miran las Vírgenes, el mar habla con palabras de sal...

VOZ 1: Siempre supe que nos iríamos

VOZ 2: Nuestros pasaportes eran de papel de carta.

VOZ 4:¿Donde queda México?

VOZ 1: En medio del agua...

4
ABUELA: Dicen que Don Pio se compró una radio donde se oye lo que pasa en el mundo.

MARIA: Si, eso dicen.

ABUELA: Yo nunca pude salir de aquí, ni de este patio, ni de este miedo.

MARIA:¿Tienes miedo abuela?

ABUELA:Si.

MARIA: ¿A qué?

ABUELA: A olvidarme de las palabras

MARIA:¿Si?

ABUELA: Miedo a olvidarme las canciones que cantaba mi madre. Y miedo a olvidarme de la realidad por que habría olvidado las palabras que la dicen.

MARIA: Yo la voy a recordar.

ABUELA: Yo creo que este es el pueblo más feo del mundo

MARIA: ¿Por que dices eso?

ABUELA:Por que nunca pude salir de el.

MARIA: antes no pensabas así

ABUELA:Bueno, antes era otro tiempo.

MARIA:Siempre es así.

ABUELA: Los vecinos más feo de el mundo están en este pueblo.

MARIA: Que no te escuchen

ABUELA: Si es verdad,pero no son ellos, no son sus jardines, ni sus bicicletas que son las más feas del mundo, ni sus casas, ni sus peinados.

MARIA:¿Entonces?

ABUELA:Es la época.

MARIA:¿Si?

ABUELA:Es una época pavorosamente fea que hace que las cosas sean asfixiantes y feas.

MARIA:Tal vez debiéramos ir esta noche a la taberna la utopía.

ABUELA:¿ A qué?

MARIA:No se.

ABUELA:¿Se puede recuperar la infancia en ese lugar?

MARIA:No, abuela.

ABUELA:¿Los fusilados van a tomar una copa y hablar de cosas de fusilados?

MARIA: Abuela, por favor...

ABUELA:Hay una niña en mi, perdida para siempre en el tiempo, a veces la busco en el caserío, otras en el bosque de las fresas silvestres, lo hago sin nostalgia, con la frialdad de alguien que no cree en los relojes, pero otras veces siento que no he cumplido toda la edad que me merezco, que no he entrado al tiempo donde se naufraga, entonces pienso que las cosas pueden ser estúpidamente jóvenes y diferentes.

MARIA: Me has quitado las ganas de seguir peinándote.

ABUELA:Anda péiname que por dentro siempre estoy despeinada.

MARIA:no.

ABUELA: Vamos que mientras me peinas te leo un poema.

MARIA:¿Si?

ABUELA:Si.

MARIA: ¿Y me llevas esta noche a escuchar la radio?

ABUELA:No, tu me llevas a mi.

MARIA:Si.

Añadir el documento a tu blog o sitio web

similar:

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconBenetan pozgarria da niretzat gaur zuen artean izatea. Duela lau...

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconAntzinako Erromako jendeak jainko asko zeudela uste zuen eta urtarrilari...

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconAldeko eta kontrako jarrerak eta etikaren printzipioa

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconGoialdean rotas hitza irakur daiteke, ezkerrean goitik behera, eta...

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconLiteratura: literatur hitzordua, ipuin sormena eta kontaketa, zinea eta literatura…

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconGrimm anaien ipuinak
«Haurrentzako eta etxeko ipuinak» liburua argitaratu zutenetik; egun ezagutzen ditugun Grimm anaien ipuin gehienak biltzen zituen...

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconProiektu kurrikularra eta programazioa

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconSurfa, beldurra eta zientzia-fikzioa

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconTodos los asesinados por eta

1. Ahotsa: Itsasoa gauaren eta gure artean, itsasotzarra bion artean. Nor ote gara itsasoaren altzoan eta gauaren agindupean? iconAnjel Lertxundik eta Antton Valverdek






© 2015
contactos
l.exam-10.com